XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ama!

Luisak estu-estu heltzen dio emakumeari salto egin eta besoak zabaldurik lepotik besarkatzen duelarik.

- Nere etxekoandretxoa!

- Hitz horiexek atera zaizkio emakumeari malko artean.

Azkenik, azkenik nerekin zaitut berriro!

Haurraren aho txikiak aurpegi leun, begi sarkor, ezpain, ile, eta... kapela bera ere musukatzen ditu.

Vienako Imperial Hoteleko sukaldean eta jantokian animazio bikaina dago.

Bertako bezero eta langileen kuttunena, Palfy, operako zuzendariaren alaba, itzulia bait da.

Lotte, barka Luisa, ohitura duen bezala, bere betiko aulkian, bi kuxin handiren gainean eserita ari da jaten.

Bere nazka ondotxo ezkutaturik.

Arrautz txintxortak...

Han datoz bezeroak banan-banan neskaren mahaira, bere ile kiribilduak ukitu, bizkarrean maitekiro jo, ea gustatu zaion udalekua galdetuz, halare uste dutela Vienan aitaren ondoan bezain ongi inon ere ez duela pasatuko.

Leku guztietatik opariak azaltzen zaizkio: gozokiak, txokolatea, bonboiak, koloretako arkatzak.

Batek, berriz, josteko estutxetxo zaharkitu bat atera patrikatik eta bere amonarena dela esaten dio apur bat gorriturik.

Jarraian Palfy musikaria agurtu eta badoaz itzuliaz beren mahaietara.

Gaur gizon bakarti hauek janariari zapore berezia hartuko diote.